Irakurketa estrategiak eskolan lantzen

Edozein txosten edota informetan irakurriko dugu, ikasle jakin batek irakurketa-ulermenean zailtasunak erakusten dituen une berean, irakurketa estrategiak irakatsi behar dizkiogula. Arazo hori Lehen Hezkuntzan, DBHn edota Unibertsitatean suerta dakiguke. Zer egin behar genuke? Jakin behar dugu estrategia horien bidez honako ekintza kognitiboak aktibatu behar ditugula: irakurketaren helburuak ulertzea; aurre-jakintzak aktibatzea; irakurketan funtsezkoena denari begiratzen jakitea; ulermena ematen den ikustea.

Irakurketa aurreko estrategiak, irakurtzen ari garen bitartekoak eta irakurketa osteko estrategiak irakatsi beharko ditugu ekintza kognitibo horien bidez. Irakurri aurretik oso ondo jakin beharko dugu zein helbururekin egiten dugun irakurketa: ikasteko, entretenitzeko, publikoaren aurrean azaltzeko… Ikasleen aurre-jakintzak aktibatu behar ditugu nahitaez. Irakurri behar denaren inguruko informazio orokorra eman, zer egitura tipoko testua irakurriko dugun, ikasleak animatu irakurri behar dugun gaiaren inguruan hitz egitera. Emandako informazioarekin predikzioak egin ditzakegu, denon artean, jakina. Izenburuak , argazkiak edota ilustrazioak… denak izango dira lagungarri eginkizun honetan. Ikasleen artean testuaren inguruan galderak egitera animatu (Solé, 1992).

Irakurtzen ari garen bitartean beste estrategia batzuk ere jartzen ditugu martxan. Irakurleok leitzen ari garenean bi lan egiten ditugu batera: batetik irakurria ulertu, baina bestetik badakigu noiz ez dugun ulertzen, eta hori da, hain zuzen ere, ulermena ebaluatzeko erabiltzen dugun estrategia.

Irakurle konpetente batek irakurketan egiten duena ulertzen duen jakiteko honakoa egiten du: irakurritakoa laburtu (interesgarriena jaso), galderak egin eta argitu (ulertu duen jakin ahal izateko). Zer ez dut ulertzen. Hitzak, esaldiak. Paragrafoak. Zer egin behar dut ulertu ahal izateko?; etorriko denaren inguruan hipotesiak egin eta azkenik interpretatu.

Komeniko litzateke ikasleak topa ditzakeen zailtasun horien inguruan hitz egin eta modelajeak egitea.

Irakurketa osteko estrategietan eskemak egiten, ideia nagusiak, gaia, eta laburpenak nahiz iruzkinak egiten irakatsi beharko da. Laburtzen irakasteko aukeratzearen , omititzearen, orokortzearen eta eraikitzearren arauak irakatsi beharko zaizkie. Laburpenez gain, eskemak, kontzeptu mapak, diagramak… denak lagungarri izango dira testuaren egitura memorian bisualki geratu ahal izateko. Laburpenak, berriz, testuaren ideia nagusiak lotu eta gordeko ditu memorian. Irakurriaren  ulermena erregulatzen irakatsi behar da. Irakasleek modelajeak egin behar dituzte, eta ondoren ikasleek taldeka nahiz bakarka irakurketa gidatu horiek errepikatu behar dituzte behin eta berriz, horrela erregulazioa auto-erregulazio bihurtuko da, eta ikasleak prozesu metakognitibo hori landua izango du. Iturria: Tantak 22 (2). Gema Lasarte.

Una respuesta a “Irakurketa estrategiak eskolan lantzen

  1. Eskerrik asko azalpen labur eta argi honengatik.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s