Irakurketa nola sustatu

Irakurriaren ulermenari buruz esan eta argitaratu dena nahikoa izan beharko luke irakurketaren ikuspegi argia finkatzeko eta praktika pedagogiko akastunak zuzentzeko. Baina, nabarmena da, eraginkorrak ez diren lanak egiten direla, eta horien ondoriorik okerrena ikasleak aspertzea eta liburuekiko interesa pixkanaka galtzea dela.

Zergatik gertatzen da hori? Ez da erraza horri erantzutea, baina garbi dago bistakoa dena: ez dela beti praktika atseginen sorburu.

Hori dela eta, ikasgelan egiten diren praktika pedagogikoen gaineko hausnarketek, ezinbestekoak izaten jarraitzen dute. Beharrezkoa da zailtasunak eta trebetasunak non kokatzen diren pentsatzea, zerk bultzatzen duen arrakasta eta zerk eramaten gaituen etsipenera. Irakasleen arteko esperientzien trukaketak baieztapenerako edo aldaketarako gehien laguntzen duten bitartekoak dira.

Irakurtzearen plazerra lortzeko tresnen definizioak, teknologia berriek irakurketaren ikaskuntzan duten funtzioak edo irakurtzeko motibazioak  etengabeko berrikusketa eta eztabaida nekaezina eskatzen dituzte. Prestigioa edo lasaitasun profesionala baino askoz ere gehiago dago jokoan.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s