IRAKURMENAREN ULERMENA HOBETZEN ELKARREN LAGUNTZAZ

flikcrcc

Ikasturte honetan zehar, Bilboko hamaika ikastetxetan, irakurmenaren ulermena hobetzeko esperientzia interesgarria eramaten ari da aurrera.

Ikastetxe hauek guztiek, beren Ebaluazio Diagnostikoetatik sortzen dituzten Hobekuntza Planetan, irakurmenaren inguruko ekintzak planteatu zituzten, horietako batzuk, Bikoteka Irakurtzen (Leemos en pareja) programaren bitartez burutzen ari direlarik.

Aipatutako programa, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak diseinatua eta tutorizatua da, eta ondoko hiru elementu bateratu egiten ditu: irakurmenaren ulermena, berdinen arteko ikasketa eta familiaren kolaborazioa (http://www.mefeedia.com/watch/29439538)

Programa oso estrukturatua da, ongi neurtua eta epe laburrean (hiruhilabeteko prestaketa besterik ez da behar), gelara eramateko behar diren elementu guztiak osatzen ditu. Honek asko laguntzen du irakasleak programan sartzera animatzen.

Berritzegunearen parte hartzea ondoko jardueretan datza:

  • Programa ezagutzea eta ezagutaraztea eskualdeko eskoletan.
  • Interesatutako ikastetxeekin lan talde bat sortzea:  hamaika ikastetxe guztira, denok Sare Publikoko Lehen Hezkuntzakoak, eskaintza Bigarren Hezkuntzakoak eta Itunpenetakoak ere deituak izan arren.
  • Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin harremana kudeatzea, programan era ofizialean parte hartzeko.
  • Eskualdean tailerra sortzea (lan orduetatik kanpo), orientabideak eta laguntza zuzena emateko bai ikastetxeetako antolaketan, bai materialen gauzatze lanean.
  • Esperientziaren garapenean zehar jarraipena egitea
  • Programaren ebaluatzeko laguntza ematea

Jakin, badakigu, ekintza hau ez dela nahikoa irakurketen ulermenaren dimentsioari bere osotasunean erantzuteko; hala ere, aukera ona iruditu zaigu, eskoletara praktika berritzaileak sartzen laguntzeko. Hau dela eta, Berritzeguneko 5 aholkularik hartzen dugu parte, maila ezberdinetan, esperientzia honetan eta ahalegin handiak eginez ahalik eta hoberen atera dadin.

Lehenengo fasea, prestakuntza eta materialen sorketa, lehen hiruhilekoan burutu da. Orain, bigarren fasean, geletan aplikatzekoan murgildurik gaudela, ondoko inpresio eta balorazioak egiten ditugu:

  • Inplikatuta gauden aholkulari taldearentzat oso aberasgarria suertatzen ari da, elkarren arteko prestakuntzarako eta jarduera koordinatzeko aukera ematen baitigu.
  • Eskualdean lan talde sendoa sortu da gai honen inguruan lan egiteko: 11 eskola, maila ezberdinetan inplikaturik. Datorren ikasturterako taldea zabaltzea espero dugu
  • Egindako tailerrean, ordutegitik kanpo izan arren, irakasleen parte hartzea %90tik gorakoa izan da, eta materialen sorketan haiek hartutako konpromisoak %100ean bete dira.
  • Familien partehartze zuzenak (programaren zati bat etxean betetzen da) guztion aurrikuspenak gainditu ditu kasu guztietan.
  • Saioen laurdena bete denean, eskoletatik jasotzen ari garen balorazioak oso baikorrak dira eta satisfazio maila oso altua da, oro har.

Hirugarren hiruhilekoan programaren ebaluazioa aurreikusita dago eta orduantxe izango dugu aukera  amaierako konklusioak ateratzeko eta etorkizunari begira eman beharreko pausuak definitzeko.

Horren berri nahi izanez gero,gustura erantzungo dizuegu zuen jakin-mina asetzen zintzo saiatuz . Ordura arte, agur beroa.

Hemen informazio gehiago eta bideo bat ikus ditzakezue

Abandoko Berritzeguneko Haur eta Lehen Hezkuntzako lan taldea

Una respuesta a “IRAKURMENAREN ULERMENA HOBETZEN ELKARREN LAGUNTZAZ

  1. Eskerrik asko , proposamena oso interesgarria iruditzen zaigu

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s